ATALAK (en Euskera)

HASIER LARRETXEA · ALBERDANIA ARGITALETXEA

Ver Precio
Envío a todo Chile

Reseña del libro

Atakak dekadentziaren eta errealitatearen arteko errestoa da, zurtoina, eraikinen hondarren hesitze literarioa, non memoria eta gorrotoa, oroimenaren errautsa denboraren ez-lekuen, gerrateen eta giza sufrimenduaren artetik zurt mantendu eta bizi-duintasuna aldarrikatzen duen. Etorkizuna ziurgabetasunean ebazten dugun honetan, eta iragana erranairu kontrajarrien liskarkeria baino ez denean, poesiak arnasteko haize bera luzatu nahi digu. Mundu honetako bizitokiak labainkorra izaten jarraitzen badu, bizitza lerroetako arraila da liburua, garai bateko azulejoa, isla, argi-xafla, errauts, sugar, murru, koadrozko mantel, andere-mahats zelai artean. Mundu mailako gerrate eta gatazketatik, Baztango konbentzionalismoetara jauzi eginez, ertzekin, piketeekin, ebakidurekin, hausturekin, isiluneekin, une kaltzinatuekin, ezintasunarekin aurkituko gara. Tenkatutako alanbre hesia, zeru eta lurraren arteko distiran, zeharkatuko dugun Ataka berri batekin aurkitu arte.

Opiniones del Libro

Opiniones sobre Buscalibre

Ver más opiniones de clientes