irun hiria saria 1997 «zer gara? berez gurekin datorrena ala bizitzan zehar egiten goazena? bien nahastea, agian? bi galdera horien inguruan mugitu nahi izan dut jostorratza eta haria idazterakoan; alde batetik, jostorratzez eta hariez josten goazen historia-istorio multzoa garelako; baina, era berean, istorio-historia horien haziak jaiotzen garenean gurekin datozelako, bi begi, bi hanka, bi beso eta bihotz bat datozen bezalaxe. istorio-historia honen muina, beraz, hauxe da: ama batek jaiotzear dagoen alabarentzat kontaturiko istorio-historia. istorioa zergatik? oinarri erreala eduki arren, fikzioa delako %99an. historia zergatik? galbahe pertsonalez osatua egon arren, historiaurretik abiatu arren, batez ere azken mendeari ematen diolako liburuak bira».