Kandido eta Besteak (Euskera)

Fran Pintadera · Pamiela Argitaletxea

Ver Precio
Envío a todo Chile

Reseña del libro

Denak gara desberdinak. Premisa horrekin ageri zaigu Kandido: pertsona xelebrea, inguratzen duen munduaren aurrean den bezalakoa azaltzeko premia duena, onartua izateko premia duena. Harrigarria da hain testu soil honek nola eragiten duen hain gogoeta sakon eta beharrezkoa, gure gizarte zail eta katramilatu honetan.Album irudidunak egiteko Nazioarteko XI. Compostela Saria irabazi duen ipuineko protagonista bitxia arraroa sentitzen da; irakurleekin batera begiratzen die beste pertsonei, eta ohartuko gara nola begiratzen dioten denek berari. Gizartearen aldaketei eta joera berdintzaileari ezikusia eginez, lekuz kanpo sentitzen da, baina, aldi berean, oharkabean pasatu nahian. Sentibera da, zalantzati, norbait baita, kontuan hartzekoa. Eta mundua toki arrotza bilakatu bada ere pertsonarentzat eta naturarentzat, zerbaitek lotzen du beti Kandido mundura, besteengana. Agian ez denengana, baina hori beste kontu bat da…Kontakizun zirkular honen soiltasunarekin bat, marrazkiak ere apaingarri askorik gabeak dira: marra eskematiko lodiak, ikonikoak, hondoa neutroa eta ikusizko metaforak erabiltzen ditu marrazkilariak Kandidok bizi duen emozio eta sentsazio saila adierazteko. Kandidoren aldamenean, itxura desberdineko beste irudi batzuk daude, abstraktuak, kutsu eta irudimen kutsua ematen dutenak.

Opiniones del Libro

Opiniones sobre Buscalibre

Ver más opiniones de clientes