Lagun Berriak (Euskera) (en Euskera)

Tomi Ungerer · Pamiela Argitaletxea

Ver Precio
Envío a todo Chile

Reseña del libro

Beltzen familia bat beste auzo batera aldatu da; bere urtebetetzean, rafi txikiak ez du nor gonbidatu oraindik ez duelako lagunik, baina gurasoek opari egindako erremintei esker, erabaki du bere lagun propioak egitea eta irudiak eraikitzea gai birziklagarriak erabiliz; egun batean ki ezagutuko du, auzoan bizi den asiako bikote baten alaba, eta honek bere burua eskainiko dio panpinak janzteko arropa josteko; hala, auzokide izateaz gain, lagun min ere bilakatuko dira, komunean duten zaletasunak batuta; hain zuzen, sormenak. ez da faltako etorkinak izateagatik eta behar dituzten gaiak zabortegitik hartzeagatik mesfidantza erakutsiko dienik, ez eta beren irudimena garatzen jarraitzeko oztopoak jarriko dizkien agintaririk ere; hala ere, rafi eta ki beren lanengatik ospetsu bilakatuko dira eta beste pertsona batzuk animatuko dituzte gauza bera egin dezaten. estilo koloretsuari eta izaera surrealistako xehetasunei jarraikiz, tomi ungererrek album ilustratuaren alorrera darama ahulekiko eta behartsuekiko konpromiso soziala: lagun berriak lanean arrazakeria etatolerantzia-eza arbuiatzen ditu, ironiaz mintzatzen da beste kultura batzuei loturiko topikoen inguruan eta ohitura aniztasuna txalotzen du; halaber, ohikoak ez diren sorkuntza moduak aldezten ditu, hala nola hiriko artea eta birziklatzetik abiatuta eginiko zabor-artea

Opiniones del Libro

Opiniones sobre Buscalibre

Ver más opiniones de clientes